XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo dakian batek, Iturriaga zala gizon aien artean atsegin eta alaiena dio.

Asko zekian, eta zekiana beti jolasean bezela ta arpegi alaiarekin esaten omen zuan; ez beste askok bezela arpegi illun eta itz zorrotzakin.

España'n idazten zana gogoz irakurtzen zuan Iturriaga'k, eta Frantziko idazleak ziotena ere bai.

Ainbeste ikasi ta alako lagunak zeuzkan gizonarentzat, Gipuzkoa'ko beste geienen aurretik jartzea etzan gauza zalla izango, baña Iturriaga apala zan berez, buruan etzeukan arrokeririk.

Bere alde zeuzkan gipuzkoar ezagutuenak, altsuenak, eta nai izan balu goiko manetara igoko zan errez.

Baña Ernani'ko apaiz izatea zan bere naikunde beroena ta etzuan bere erriko eliza utzi izan nai.

1820'g. urtean, gipuzkoarrak Ekautari-ordeko izendatu zuten Iturriaga.

1839 ta 1840'g. urteak Villafranque'n igaro zituan, uri artan Arkangoitz'eko Markes jaunak zuten Chateau Larralde zeritzaion etxean.

Gero esango dedan bezela, uri artan idutzi zituan, eta idatzi ez bazituan zerbaitean berritu bai beintzat, bere Ipuyak eta beste neurtitz batzuek.